ICAAko Enpresa Zinematografikoen eta Ikus-entzunekoen Erregistroa erregistro publikoa da, eta bertan ematen dute izena Espainian kokatuta egon eta nortasun naturala edo juridikoa duten enpresek, betiere espezialitate ezberdinetan sektore zinematografikoan dihardutenak. Hamar atal ditu:
- Produkzio zinematografikoa
- Inportazioa/banaketa
- Exhibitzaileak
- Laborategiak
- Filmaketarako eta bikoizketarako estudioa
- Esportazioa
- Bitarteko teknikoak
- Ikus-entzuteko obren hedapen, produkzio, inportazio edo banaketa enpresak, zinematografikoa ez den merkaturatzerako.
Autonomia erkidegoan den enpresa erregistroan ematen badu izena enpresa batek, nahikoa du hori ICAAn ere automatikoki izena emateko, ez du zertan berriz izena eman.
Enpresa Zinematografikoen Erregistroan izena ematearen abantailak
ICAAko enpresa erregistroan izena emanda daudenak soilik izango dituzte erakunde horrek emandako lizentziak, baimenak, ziurtagiriak, edo laguntzak.
Enpresa Zinematografikoen Erregistroan izena emateko beharrezko dokumentuak
- Pertsona juridikoen kasuan, dagokion Erregistro Publikoko sortze-eskrituraren kopia, eta kudeaketa eta administrazio ardura eman zaion pertsonaren datu pertsonalak azaltzen diren ziurtagiria, edo ahalordetze eskriturak, IFZ akreditazioa eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga ordaindu denaren agiria, dagokionean.
- Pertsona naturalen kasuan, IFZren kopia, edo bere nortasuna frogatuko duen bestelako dokumentu ofizialen bat.