Ud está aquí:
  1. Patrimonio en Femenino

Aviso legal

www.culturaydeporte.gob.es interneteko domeinua Kultura eta Kirol Ministerioaren jabetzapekoa da (IFK S-2800239-B). Plaza del Rey 1, Madrid 28004. Tel: 917017000

Ataria erabiltzeko baldintza orokorrak

Kultura eta Kirol Ministerioak jakinarazten dizu www.culturaydeporte.gob.es webgunera (aurrerantzean, "ataria") eta haren barruan dauden azpidomeinu eta direktorio guztietara sartzea eta horiek erabiltzea, bai eta haren bidez lor daitezkeen zerbitzu edo edukiak ere, lege-ohar honetan zehazten diren baldintzen mende daudela, hargatik eragotzi gabe zerbitzu edo eduki horietakoren baterako sarbidea izateko baldintza orokor gehigarri batzuk onartu behar izatea.

Horregatik, Lege-ohar honetan zehaztutako oharrak onartzen ez badituzu, ataria ez erabiltzeko eskatzen dizugu; izan ere, ataria edo bertan jasotako zerbitzuak eta edukiak erabiltzen badira, testu honetan jasotako legezko baldintzak onartu beharko dira. Ohar honetan jasotzen diren baldintzak eta zehaztapenak aldatu egin daitezke; beraz, atarian sartzen zaren bakoitzean zehaztapen horiek berrikus ditzazun eskatzen dizugu.

Kultura eta Kirol Ministerioak eskubidea du atariko aurkezpena, konfigurazioa, zehaztapen teknikoak eta zerbitzuak aldatu, handitu edo aldi baterako eteteko, edozein unetan eta erabiltzaileei aldez aurretik jakinarazi gabe, bai eta aldaketak egiteko ere, atariko edukiak edo diseinua eguneratu, zuzendu, aldatu, gehitu edo ezabatze aldera. Atariak eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak aldian-aldian eguneratzen dira. Informazioa berehala eguneratzen ez denez, atariko informazioaren, zerbitzuen eta edukien indarraldia eta zehaztasuna egiaztatzea gomendatzen dizugu.

Atariaren bidez eta harremanetarako formularioetan planteatutako galderei emandako erantzunen bidez lortutako informazioak, informazio orokorraren eta herritarrentzako arretaren funtzioa betetzen du, administrazio-informaziorako eta herritarrentzako arretarako zerbitzuak arautzen duen otsailaren 9ko 208/1996 Errege Dekretuko 4. artikuluan ezarritakoaren arabera. Beraz, ez da, inola ere, ondorio juridiko loteslerik sortuko.

1. Jabetza intelektualaren eta jabetza industrialaren eskubideak

Atariaren diseinua eta haren iturburu-kodeak, bertan agertzen diren logotipoak, markak eta gainerako ikur bereizgarriak, Kultura eta Kirol Ministerioarenak edo erakunde laguntzaileenak dira, eta dagozkien jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babesten dituzte. Halaber, Kultura eta Kirol Ministerioaren zerbitzarian dauden irudiak eta bestelako elementu grafikoak dagozkien jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babesten dituzte.

Atariak emandako testuak osorik edo partzialki erreproduzitzea baimenduta dago, baldin eta testuen osotasuna mantentzen bada eta informazioaren iturria Kultura eta Kirol Ministerioa dela aipatzen bada. Gainerako edukien kasuan, erabiltzeko lizentzia mugatuta dago eduki hori deskargatzera eta helburu pribatuetarako erabiltzera, baldin eta eduki horiek osorik badaude. Kultura eta Kirol Ministerioaren berariazko baimenik eman ez badu, erabilera, erreprodukzioa, banaketa, komunikazio publikoa, eraldaketa edo antzeko beste edozein jarduera erabat debekatuta dago.

Kultura eta Kirol Ministerioak hirugarrenen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak errespetatzen dituela adierazten du; horregatik, atariak horien eskubideak urratzen dituela uste baduzu, mesedez, jarri harremanetan Kultura eta Kirol Ministerioarekin.

2. Pribatutasuna

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamenduaren (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, aurrerantzean DBEO) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren (aurrerantzean DPBEDBLO) arabera, Kultura eta Kirol Ministerioak konpromisoa hartzen du datu pertsonal horiek isilpean gordetzeko eta konfidentzialtasunez tratatzeko betebeharrari dagokienez. Horretarako, beharrezko neurriak hartuko ditu aldaketak, galerak, tratamendua edo baimenik gabe eskuratzea saihesteko. Kultura eta Kirol Ministerioak eskura dituen baliabide tekniko guztiak ezarri ditu erabiltzaileek emandako datuen galera, erabilera okerra, aldaketa, baimenik gabeko eskuratzea edo lapurreta ekiditeko.

Herritarrek Kultura eta Kirol Ministerioaren atari instituzionala bisitatzen dutenean, anonimotasunean egingo dute. Ezinbesteko datu pertsonalak eman beharko dituzte soil-soilik eskatutako prestazioa jasotzeko berariazko kudeaketa edo tramitea duten webguneko zerbitzuetara sartzeko (adibidez, egoitza elektronikoko izapideak, harremanetarako inprimakiak,…).

Datu horiek Kultura eta Kirol Ministerioaren tratamendu-jarduerei erantsiko zaizkie, eta tratamendu bakoitzaren helburu zehatzarekin tratatuko dira, DBEOk eta gainerako xedapen aplikagarriek ezarritako araudiaren arabera. Tratamendu-jarduera guztiak jasota daude Kultura eta Kirol Ministerioaren tratamendu-jardueren inbentarioan PDF, DPBEDBLOren 31. artikuluaren arabera, bai eta atarian jarduera bakoitzari buruz jasotzen den informazio xehatuan PDF ere.

DBEOren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, tratamendu bakoitzaren legitimazioa honako hauetan oinarritu daiteke: legezko betebehar bat betetzea, interes publikoaren alde edo botere publikoak erabiltzean egindako misio bat betetzea, kontratu bat gauzatzea, pertsonen adostasunagatik edo bizi-interesak babesteko.

Datuak gordetzeko epea datu pertsonalen tratamendu bakoitzerako zehaztutakoaren araberakoa izango da. Halere, dagokionean, artxibo eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da.

Bildutako datuak lagako dira soil-soilik, hala badagokio, interesdunaren aldez aurreko baimenarekin edo aipatutako legerian aurreikusitakoaren arabera, edo legezko kasuan.

Ministerioak datu pertsonalak tratatzen dituenean, pertsonek, hala dagokionean, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, tratamendua mugatzeko eta eramateko eskubideak erabili ahal izango dituzte, bai eta erabaki automatizatu indibidualak hartzearen aurka egiteko ere, profilak eratzea barne. Horretarako, DBEOn ezarritako prozedura jarraitu beharko dute, tratamenduaren ardura den unitatean, Ministerioaren egoitza elektronikoko formularioaren bidez edo Herritarren Arretarako Zerbitzuaren, Dokumentazioaren eta Argitalpenen Zuzendariordetza Nagusiari zuzendutako eskaeraren bidez, helbide honetan: Plaza del Rey 1, 28004 Madrid (Espaiña). Datuak babesteko ordezkariaren kontaktua: dpd@cultura.gob.es

Kultura eta Kirol Ministerioak bere eskaerari erantzuten ez badio, herritarrek Datuak Babesteko Espainiako Agentziara Nueva ventana ere jo ahal izango dute.

3. Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Lege-ohar hau osatzen duten zehaztapenen interpretazioan eztabaida edo gatazkarik izanez gero, edo atari honetako zerbitzuekin zerikusia duen edozeren inguruan konturik izanez gero, lege aplikagarria Espainiako legea izango da. Ataria bisitatzean edo haren zerbitzuak erabiltzean sor daitekeen edozein gatazka konpontzeko, Kultura eta Kirol Ministerioak eta erabiltzaileak onartu egiten dute beren helbideko epaileen eta auzitegien mende jartzea, betiere Espainiako lurraldean kokatuta badago.

4. Estekak edo hiperestekak

Zure interesekoak izan daitezkeen beste webgune batzuetara sarbidea emango dizu Kultura eta Kirol Ministerioak. Esteka horien helburua interesatzen zaizkizun baliabideak internet bidez bilatzea baino ez da. Hala eta guztiz ere, webgune horiek ez dira Ministerioarenak, eta, beraz, ez du edukien berrikuspenik egingo. Horregatik, ez da eduki horien, estekatutako webgunearen funtzionamenduaren edo horretan sartzeak edo hori erabiltzeak eragin ditzakeen kalteen erantzule izango. Zure erantzukizunpean bakarrik hartzen dituzu estekaren webgunera sartzearen ondorioz sor daitezkeen ondorioak, kalteak edo ekintzak.

Norbaitek bere webgunearen eta Kultura eta Kirol Ministerioaren webgunearen artean hiperesteka bat ezarri nahi badu, honako hau hartu beharko du kontuan:

  • Hiperesteka ezartzeak ez du esan nahi, inola ere, Kultura eta Kirol Ministerioaren eta hiperesteka hori duen webgunearen jabearen arteko harremana dagoenik, ezta Kultura eta Kirol Ministerioak haren edukiak edo zerbitzuak onartu dituenik ere. Beraz, ez da adieraziko, ez eta aditzera emango ere, Kultura eta Kirol Ministerioak hiperesteka berariaz baimendu duenik, ez eta hiperesteka duen webgunean eskaintzen edo eskura jartzen diren zerbitzuak gainbegiratu edo onartu dituenik ere.
  • Kultura eta Kirol Ministerioak ez du inolako erantzukizunik hartzen, eta ez du bermatzen ezartzeak eskain ditzakeen edukien edo zerbitzuen kalitatea, zehaztasuna, fidagarritasuna, zuzentasuna edo moraltasuna. Erabiltzaileak bere gain hartzen ditu, erantzukizun osoz, hiperestekaren webgunera sartzean sor daitezkeen ondorioak, kalteak edo ekintzak.
  • Hiperesteka duen webguneak ezin izango du Kultura eta Kirol Ministerioaren marka, izena, logotipoa, eslogana edo bestelako ikur bereizgarririk izan, hiperesteka bera osatzen duten ikurrak izan ezik.
  • Hiperesteka duen webguneak ez du edukiko eduki bidegaberik, diskriminatzailerik, normalean onartzen diren printzipio etikoen kontrakorik edo ordena publikoaren aurka egiten dutenik, ez eta hirugarrenen eskubideen aurkako edukirik ere.

Kultura eta Kirol Ministerioak noiznahi eska dezake bere domeinurako esteka kentzeko, inolako arrazoirik eman beharrik gabe. Kasu horretan, esteka hori duen guneak berehala ezabatu beharko du, Kultura eta Kirol Ministerioak horren berri eman bezain laster.

5. Frames

Kultura eta Kirol Ministerioak espresuki debekatzen du "framingak" egitea, edo hirugarrenek bere atariaren diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo edukiak aldatzen dituzten beste edozein mekanismo erabiltzea.

6. Erabilera-estatistikak

Kultura eta Kirol Ministerioak jakinarazten du atarian Google Analytics tresna erabiltzen dela, estatistika-helburuetarako soilik..

7. Cookieak

Atari honek cookieak erabiltzen ditu, nabigatzean informazioa gorde eta berreskuratzen dutenak. Oro har, teknologia horiek hainbat helburutarako erabil daitezke, hala nola, atariko bisitaritzat hartzea, nabigatzeko ohiturei buruzko informazioa lortzea, edo edukia erakusteko modua pertsonalizatzea. Ministerioak cookieak erabiltzeko Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Nueva ventana jarraibideak betetzen dituelarik, ez du inoiz atarian sartzen den erabiltzailea identifikatuko.

Zer cookie mota erabiltzen dira webgune honetan?

  • Analisirako cookieak: atariaren bisitari-kopurua zenbatzeko erabiltzen dira, erabiltzaileek zerbitzuak nola erabiltzen dituzten neurtzeko eta horren analisi estatistikoa egiteko. Horretarako, gure webguneko nabigazioa aztertzen da, eskaintzen dizkizugun zerbitzuak hobetzeko.
  • Saio-cookieak: gure webgunean nabigatzeko aukera ematen dute, zuk hautatutako aukerei eutsiz, adibidez, nabigazio-hizkuntza. Nabigatzailea ixten denean ezabatzen dira.

Cookieak erabiltzeko baimenak urtebeteko balioa du, baina zure lehentasunak aldatu nahi izanez gero, zure nabigatzailetik egin dezakezu. Aplikazio bakoitzean eragiketa desberdina da, baina nabigatzailearen “Laguntza” funtzioan hori egiteko informazioa aurkituko duzu.

Zure nabigatzaileak JavaScript aktibatuta ez badu, ezin izango dituzu cookieak kudeatu eta ez dituzu atariko funtzionalitate guztiak optimizatuak izango (karruselak, jarraipena, etab.).

Subir

Esta web utiliza cookies propias para facilitar la navegación y cookies de terceros para obtener estadísticas de uso y satisfacción.

Puede obtener más información en el apartado "Cookies" de nuestro aviso legal.

AceptarRechazar