Volver

Instituto de Cultura Gitana fundazioa

Instituto de Cultura Gitana fundazioa

Ekimen honekin, Kultura Ministerioak, lehenengo aldiz, aintzat hartu ditu ijitoen kultura eta ijitoek espainiar guztien kultura-ondareari egiten dioten ekarpena.

Joan den maiatzaren 31n egin zen, Kultura Ministerioaren egoitzan eta ministroa buru zela, Instituto de Cultura Gitana fundazioaren patronatua eratzeko bilera.

Estatuko sektore publikoko entitate honek, Ministroen Kontseiluak martxoaren 9an haren sorrera baimenduta, helburu hauek ditu:

  • Gure gizartea osatzen duten talde eta kultura desberdinen bizikidetza harmoniatsua lortzera bideratutako ekintzak proposatzea.
  • Ijitoen kultura eta hizkuntza garatu eta sustatzea, adierazpide guztietan.
  • Ijito-erkidegoaren kultura-ondarea gorde eta garatzen eraginkortasunez lagunduko duten mekanismo eta estrategiak ezartzea.

Fundazioak, Kultura Ministerioari lotutakoak, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioaren, Herri Administrazioen Ministerioaren, Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioaren eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren parte-hartzea du; eta beste hauek ere parte hartu dute: Fundazioan parte hartzea erabaki duten autonomia-erkidegoek, Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioak ( FEMP) eta Ijito Herriaren Estatu Kontseiluak, bigarren presidenteordea ordezkari duela.

Fundazioko kide dira, bestalde, patroi hautetsi gisa, kultura-arloko gizarte zibileko entitate eta taldeen artean eta ijito-gaiei dagokienez duten ezagutza eta esperientziarengatik ezagunak diren profesional kualifikatuen artean aukeratutako hiru ordezkari.

Eratze-bileran, Fundazioaren Patronatuak Diego Fernández Jiménez jauna Instituto de Cultura Gitana-ko zuzendari izendatzea erabaki zuen.

Halaber, bestelako erabakirik ere hartu zen: Juan de Dios Ramírez Heredia -patroi hautetsia- Patronatuko presidenteorde izendatzea, bost kidek osatutako Patronatuko Batzorde Delegatua izendatzea, eta Fundazioaren 2007. ekitaldirako Jarduketa Plana onartzea.

Instituto de Cultura Gitana fundazioa eratzearekin batera, Espainiako Gobernuak Diputatuen Kontseiluak 2005eko irailaren 27an aho batez onartutako ez-legezko proposamena betetzen du. Proposamen horren bidez, ijito-herriaren kultura, historia, nortasuna eta hizkuntza sustatzeko eskatzen zitzaion Gobernuari.

Instituto de Cultura Gitana fundazioa da Estatuko sektore publikotik eta kulturaren arlo espezifikoan ijitoen kulturak kultura espainiarrari egiten dion ekarpena aintzat hartu eta balioesteko asmoz sortu den lehenengo entitatea.

Instituto de Cultura Gitana fundazioak Madrilen izango du egoitza.

Subir

Esta web utiliza cookies propias para facilitar la navegación y cookies de terceros para obtener estadísticas de uso y satisfacción.

Puede obtener más información en el apartado "Cookies" de nuestro aviso legal.

AceptarRechazar