Volver

Lankidetza Nazionala. Kultur Industriak

Ijitoen Kulturarako Institutu Fundazioa

Ijitoen Kulturarako Institutua Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari lotuta dagoen arlo publikoko Fundazioa da, eta haren helburuak honako hauek dira: ijitoen historia, kultura eta hizkuntza garatu eta sustatzea eta ikasketen, ikerketen eta argitalpenen bidez horien ezagutza eta aitorpena hedatzea.

Fundatzio hori sortzea 2007ko martxoaren 9ko Ministro Kontseiluak baimendu zuen. Ekimen honekin, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak lehen aldiz arlo publikotik sustatzen du ijitoen kulturaren aintzat hartzea eta haien ekarpena espainiar guztien ondare kulturalera.

Ijitoen Kulturarako Institutu Fundazioak bere egoitza du Madrilen eta ondoko helburu hauek dituzte besteak beste:

  • Gure gizartea osatzen duten talde eta kultura desberdinen bizikidetza harmoniatsua lortzera bideratutako ekintzak proposatzea.
  • Ijitoen kultura eta hizkuntza garatu eta sustatzea, adierazpide guztietan.
  • Ijito-erkidegoaren kultura-ondarea gorde eta garatzen eraginkortasunez lagunduko duten mekanismo eta estrategiak ezartzea.

Fundazioaren Patronatuaren bilera sortzailea 2007ko maiatzaren 31n ospatu zen Kultura Ministerioko egoitzan eta Kultura Ministroaren mahaiburutzan.

Fundazioaren Patronatuak ondoko Ministerioen laguntza ere badu: Hezkuntza, Gizarte Politika eta Kirolak; Administrazio Publikoak eta Kanpo Arazoak eta Kooperazioa. Patronatuko kide dira, era berean, Espainiako Udal eta Probintzien Federazioa (EUPF) eta Herri Ijitoaren Estatu Kontseilua, bere Bigarren Presidenteordeak ordezkatua. Bertan integratu ahal izango dute Fundazioan parte hartzea erabakitzen duten Erkidego Autonomoek.

Bertako partaideak dira baita ere, Patrono hautatu gisan, gizarte zibileko izaera eta taldeen artean, kultura esparruan, eta gai ijitoan dituzten harremanak eta jakintzagatik aintzatesten diren profesionalen artean aukeratutako hiru ordezkari.

Eratze-bileran, Fundazioaren Patronatuak Diego Fernández Jiménez jauna Ijitoen Kulturarako Institutuko zuzendari izendatzea erabaki zuen.

Halaber, bestelako erabakirik ere hartu zen: Juan de Dios Ramírez Heredia jauna- Patrono hautatua- Patronatuko Presidenteordearen eta bost kidez osatutako Patronatuko Batzorde Delegatuaren izendapenak.Salto de líneaSalto de líneaIjitoen Kulturarako Institutu Fundazioa eratzearekin batera, Espainiako Gobernuak Diputatuen Kontseiluak 2005eko irailaren 27an aho batez onartutako ez-legezko proposamena betetzen du. Proposamen horren bidez, ijito-herriaren kultura, historia, nortasuna eta hizkuntza sustatzeko eskatzen zitzaion Gobernuari.Salto de línea

Subir

Esta web utiliza cookies propias para facilitar la navegación y cookies de terceros para obtener estadísticas de uso y satisfacción.

Puede obtener más información en el apartado "Cookies" de nuestro aviso legal.

AceptarRechazar