Kultura Industriak eta Mezenasgoa Sustatzeko Zuzendariordetza Nagusiak bere funtzioak betetzen ditu Kultura eta Sormen Industriak Sustatzeko Planean urtero finkatzen diren jarduera-ildoei jarraituz.
Prestakuntza hobetzeko eta sormena bultzatzeko ildoa: Salto de línea Kultura-industriak osasun onean egoteko prestakuntza funtsezkoa denez, kultura-arloko profesional iberoamerikarrak prestatzeko laguntzak ezarri dira, baita hiru beka modalitate ere: “FormARTE” prestakuntza- eta espezializazio-bekak kultura erakundeetan, gazte espainiarrek atzerrian, kultura erakundeetan eta Espainiaren enbaxada eta kontsulatuetan kultura-kudeaketako prestakuntza praktikoa egiteko Culturex bekak, AEBetan arte- eta kultura-kudeaketako ikasketak areagotzeko Fulbright bekak.
Edukien digitalizaziorako eta kultura- eta sormen-industriak garatu, sendotu eta nazioartekotzeko laguntza-ildoa:Salto de línea Ildo honen barruan sartzen dira Interneteko kultura-eduki digitalen legezko eskaintza handitzeko eta kultura- eta sormen-industriak modernizatu eta berritzea sustatzeko kapitaleko inbertsioetarako laguntzak, ICO - Kultura Industriak finantziazio-ildoa eta kultura industrietarako abalen kosturako laguntzak. Salto de líneaSalto de línea Ildo honetan sartzen da kultura-arloko ekintzaile eta enpresaburuentzako prestakuntza-programa, INCYDE fundazioak (Merkataritza Ganberak) eta Kulturako Estatu Idazkaritzak egindakoa. Salto de líneaSalto de línea Halaber, erakunde publiko eta pribatuen koordinazioa lortu nahi da kultura- eta sormen-industriak bultzatzeko, honako hauekin lankidetzan jardunez: Kanpo Merkataritzako Espainiako Institutua (ICEX), ENISA, CDTI, Business Angelsen Espainiako Sarea, crowdfunding plataformak….
Irabazi asmorik gabeko erakundeei laguntzeko ildoa: Salto de línea Fundazio eta elkarteetarako kultura ekintzak eta sustapena laguntzak ezartzen dira, baita kultura-turismoa sustatzekoak ere.