Volver

Kultura-ondasunak esportatzeko motak

Esportazioaren xedearen arabera hiru mota bereiz daitezke:

  • Behin betikoa.
  • Behin behinekoa saltzeko aukerarekin.
  • Behin behinekoa.

Lehen biek izaera pribatua dute; hain zuzen ere, partikularrek ondasun kulturalen trafikorako eskatzen dituztenak dira.

Hirugarrena ondare historikoko ondasunak hainbat xedetarako lekualdatzeko erabiltzen da batik bat. Hurrengoak dira xede horietako batzuk:

  • Nazioarteko erakusketak.
  • Berriztapen lanak.
  • Ikerketa zientifikoak, etab.

Behin behineko esportazioetan, ondareak bost urtez izan daitezke gehienez atzerrian. Epe hori hamar edo hogei urte arte luza daiteke, betiere esportatuko ondasunen kategoriaren arabera.

Europar Batasunetik kanpoko behin betiko ondare esportazioetan eta saltzeko aukera eskaintzen duten behin behinekoetan, dagoeneko ezarrita dagoen tasa bat ordaindu behar da –behin behineko esportazioetan salmenta gauzatzen baldin bada bakarrik ordaintzen da–.

Bi kasu horietan, ondasunaren balioaren deklarazioa Estatuko administrazioaren aldeko ezezta ezin daitekeen salmenta eskaintzatzat joko da eta prezioa adierazitako balioa izango da –salbuespena 16/1985 Legeko 32. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez legalki inportatu diren eta aitortu diren ondareen esportazio eskaerak izango dira–.

Gaiari lotutako edukiak

Subir

Esta web utiliza cookies propias para facilitar la navegación y cookies de terceros para obtener estadísticas de uso y satisfacción.

Puede obtener más información en el apartado "Cookies" de nuestro aviso legal.

AceptarRechazar