Volver

Jabetza Intelektuala sailaren aurkezpena

Orri hauetan Jabetza Intelektualaren Zuzendariordetza Nagusiaren eta Jabetza Intelektualaren Batzorde Bitartekari eta Arbitralaren inguruko informazioa ematen da; erakunde horiek Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioan jabetza intelektualaren gaietako eskuduntzak burutzeko ardura daukate.

Era berean, honako gai hauei buruzko informazioa ere lor daiteke:

  • Jabetza intelektuala: definizioa, subjetuak, eskubideak eta babes-mekanismoak.
  • Kudeaketa kolektiboa: zer da, kudeaketa kolektiboko erakundeen zerrenda, helbideak eta tarifak.
  • Pirateriaren aurkako borroka. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak sustatutako ekimenak jabetza intelektualaren eskubideak babesteko.
  • Jabetza Intelektualaren Erregistroa: definizioa, lan motak, lan bat nola erregistratu eta erregistroaren helbideak.
  • Jabetza Intelektualaren Dokumentazio Zentroa. Jabetza intelektualean espezializatutako webgunea; mila izenburu baino gehiago gordetzen ditu funtsean.

Estatuko, erkidegoko eta nazioarteko legeriei, estatistikei, argitalpenei, administrazio-prozedurei eta arlo horri loturiko estekei buruzko informazioa ere aurkitu daiteke.

Subir

Esta web utiliza cookies propias para facilitar la navegación y cookies de terceros para obtener estadísticas de uso y satisfacción.

Puede obtener más información en el apartado "Cookies" de nuestro aviso legal.

AceptarRechazar