Beharrezkoa da egile-eskubideen subjektuak eta jabetza intelektualeko gainontzeko eskubideen subjetuak bereiztea (eskubide hurko bezala ere ezagutzen dira):
Egile-eskubideen subjetuak:
Lan literario, artistiko edo zientifiko bat sortzen duen pertsona naturala da egilea. Egun ezagutzen den edota etorkizunean asmatuko den edozer bitartekotan edo euskarritan, ukigarria edo ukiezina, adierazitako jatorrizko sorkuntza literario, artistiko edo zientifiko guztiak dira jabetza intelektualaren objektu. Lan literario, artistiko edo zientifiko baten jabetza intelektuala egileari dagokio bere sorkuntza hutsagatik.
Egile kondizioak uko egin ezinezko izaera du; ezin da inter vivos ez mortis causa bezala transmititu, ez da denbora igorota iraungitzen edota jabari publikoan sartzen, eta ez da preskribitzen.
Jabetza intelektualeko gainontzeko eskubideen subjetuak:
- Artista interpretatzaileak edo exekutatzaileak. Lan bat edonola antzezten, abesten, irakurtzen, errezitatzen edo interpretatzen duen pertsona da. Orkestra-zuzendaria eta eszenako zuzendaria ere artista interpretatzaile edo exekutatzaile bezala hartzen dira.
- Fonogramen produzitzaileak. Lan bat lehen aldiz jotzeko edota beste soinu batzuk lehen aldiz finkatzeko ardura eta erantzunkizuna duen pertsona naturala edo juridikoa, betiere lanak esklusiboki soinudunak direnean.
- Ikusentzunezko grabaketen produzitzaileak. Ikusentzunezko grabazio baten ekimena eta ardura duen pertsona naturala edo juridikoa.
- Irratidifusiorako erakundeak. Transmisioen arlo ekonomikoaz zein antolaketaz arduratzen diren pertsona juridikoak.
- Argazki soilen sortzaileak. Argazki bat egiten duen pertsona edota antzeko prozedura bat erabilita beste erreprodukzio bat lortzen duena, betiere ez batak ez besteak ez dutenean lan babestuen izaera Jabetza Intelektualaren Legearen I. Liburuan.
- Argitalpen-produkzio jakin batzuen babesa. Jabari publikoko lan argitaratugabei eta Jabetza Intelektularen Legearen Testu Bateginaren (JILTB) I. Liburuko xedapenek babesten ez dituzten lan jakinei dagokie.